www.izquierdadiario.es / Ver online / Para suscribirte por correo o darte de baja, haz click aquí
La Izquierda Diario
4 de diciembre de 2024 Twitter Faceboock

EUSKADI
Ezkerreko euskal sindikatu eta antolakunde politikoak bat egin dute katalunarekin elkartasunean
Leire Izargorri | Bilbao
Lola Alduna

Aste guztian zehar izan dugu Katalunian gertatzen ari diren mobilizazio masiboen berri, procés katalanaren epaiketaren kontra, estatuaren errepresioaren kontra eta preso politikoen askatasunagatik. Astelehenaz geroztik martxak jendetsuagoak eta aldarrikapenak oihukatuagoak izan dira. Izan ere, hauen oihartzuna ez da soilik Katalunian zehar hedatu: estatuko bertze hirietara, adibidez Madrilera, zeinetan solidaritate manifestazio haundia egon zen, baita Euskal Herrira ere, non duela bi egun hasi zen solidaritate olatua, mobilizazio masiboekin baita lantokien okupazioekin ere, ailegatu egin da.

Link: https://www.izquierdadiario.es/Euskal-ezkerreko-sindikatu-eta-antolakunde-politikoak-baturik-Kataluniarekin-solidario?id_rubrique=2653

Gazteria eta langileria euskaldunek ere kalera atera dira eta lantokiak hartu dituzte.

Aste guztian zehar izan dugu Katalunian gertatzen ari diren mobilizazio masiboen berri, procés katalanaren epaiketaren kontra, estatuaren errepresioaren kontra eta preso politikoen askatasunagatik. Astelehenaz geroztik martxak jendetsuagoak eta aldarrikapenak oihukatuagoak izan dira. Izan ere, hauen oihartzuna ez da soilik Katalunian zehar hedatu: estatuko bertze hirietara, adibidez Madrilera, zeinetan solidaritate manifestazio haundia egon zen, baita Euskal Herrira ere, non duela bi egun hasi zen solidaritate olatua, mobilizazio masiboekin baita lantokien okupazioekin ere, ailegatu egin da.

Pasa den ortzegunean deitu zuen gehiengo sindikal euskaldunak sindikatu katalanen deialdiarekin bat egitera, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia hirietan protestak antolatuz. Ondorioz, atzoko eguerdiko 12etan 200 enpresa baino gehiagotan lanuzteak egon ziren.

"Erreferenduma ez da delitua" lemapean antolatu dira kontzentrazioak. Nafarroako ELA sindikatuaren arduradun I. Pascualek kontzentrazioon helburu hirukoitza esplikatu du: herri katalanarekiko langile solidaritatea erakutsi; gaur Donostian gertatuko den manifestazio nazionalera deitzea, eta 1978az geroztik egon den adierazpen demokratikorik haundienaren aurrean estatuaren errepresio estrategia salatzea.

Ezkerreko antolakunde politikoak, sindikalak, kulturalak eta sozialak baturik procésaren sententziaren eta Estatuaren errepresioaren kontra.

Gauzak horrela, Euskal Herriko erakunde politiko, sozial, kultural eta sindikal ugarik manifestua sinatu zuten "preso guztien askatasuna" eskatuz, konponbide politikoaren urgentzia azpimarratuz eta Gure Esku Dagok konbokatu mobilizazioa babestuz. Konbokazioa urriaren 18rako zen, "Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna" lemapean egina.

Dokumentua EAJ, EH Bildu eta Podemosek alderdiek; ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, Demokrazia Bai plataformak eta Erabakizaleak abokatu elkarteak sinatu zuten, bertzeak bertze. Iniziatibarekin bat egiten dutenen artean Fermin Muguruza musikari ezaguna edota Ibarretxe aipa ditzakegu, bere garaian erreferenduma egiten saiatu zen lehendakari ohia.

"Sententzia honek oinarrizko eskubide eta askatasunekiko ondorio larriak dakartza", deklaratu dute, "demokrazian, ezin dira mobilizazio demokratikoak eta baketsuak kriminalizatu, ezta disidentzia politikoa ere" gehituz. Manifestu honekin konponbide demokratikoaren alde batzen dira, gazteria eta langileria katalanek beraien etorkizuna libreki eta demokratikoki hauta dezaten.

Gazteria eta langileria euskaldunek, katalanen gisan, kalera ateratzen dira.

Gazte antolakunde gehienek mobilizaziora deitu dute, manifestazioak, kontzentrazioak eta akzio ezberdinak antolatuz hiriburuetan. Halabaina, solidaritate honen elementu progresiboenetariko bat da euskal sindikatuek hartu errola, langileria antolatuz eta grebara deituz, baita Kataluniako greba orokorraren deialdiarekin bat egiteko mobilizazio egunera deituz ere.

Greba orokorraren egunarekin, jendearen parte hartzea 2017ko urrikoa baino haundiagoa izan da eta kaleek gainezka egin dute Katalunian. Euskal Herrian, 2019ko urriaren 18a ere mobilizazio eguna izan da, eta hori bai kalean bai lantokietan ere ikusi dugu.

Gehiengo sindikalak deiturik, langileek lanpostua kaleengatik eta plazengatik abandonatu dituzte, preso politiko katalan eta euskaldunen askatasuna eskatzeko: 13 urtera arte ailegatzen diren kondenak dituzten zuzendari politiko katalanengatik, 9 urte eta erdiraino ailegatzen diren kondenak betetzen ari diren Altsasuko gazteengatik.

Bilbaon, kontzentrazio bat Plaza Borobilean egin da, eta bertzea EiTBren egoitza nagusiaren parean. Bertako langileak atera dira pankarta, kartel eta esteladekin, autodeterminazioaren defendatzeko eta estatuaren errepresioaren salatzeko.

Estatu osoko mugimendu solidarioarengatik! Langileen eta gazteen auto-antolakuntza

Preso politikoak egon direlako, badaudelako, eta egonen direlako erregimen honetan, izan Euskal Herrian zein Katalunian.

Autodeterminazio eskubidea den eskaera demokratiko historikoa 78ko erregimenak errepresioarekin, eskubideen doiketa eta murrizketekin baizik ez dakielako erantzuten.

Monarkia erreakzionarioa gobernuko alderdiekin aliatzen delako, errepresioa areagotuz eta gazteriaren eta langileriaren eskubideak eta askatasunak zapalduz.

Gazteriaren eta langileriaren arteko solidaritatea inoiz baino beharrezkoagoa da: ez dugu Buch eta bertzelakoekin irabaziko, baina garaituko dugu Estatu osoko langileak eta gazteak, auto-antolakuntzaren bidez, demokraziaren borrokara batzen badira!

Amnistia! Errepresiorik ez!
Buch dimititu!
Greba orokorra eta mobilizazioak Estatu guztian!

 
Izquierda Diario
Síguenos en las redes
/ IzquierdaDiarioEs
@iDiarioES
[email protected]
www.izquierdadiario.es / Para suscribirte por correo, haz click aquí